Etxea

Esta entrada también está disponible en: Spanish, Catalan

Artiñano Etxea, herriko adinekoek “jauregia” bezala ezaguna. Bere ezaugarri arkitektonikoek eta bere iragan burges-industrialak zor diote bere izena. Orain baserri hau, Gorbeiako Parke Naturalaren magalean dagoen Orozkoko haraneko landetxe berezi bezain liluragarria bihurtu da.

Artiñano Etxeak 7 gela bikoitz ditu, egongela zabalak, beirate handi batekin (taldeentzako oso aproposa), sukalde osoa, atetzar zahar bat, igerilekua eta bitxikeria batzuk, hala nola bi gela lotzen dituen liburutegi bat (oso praktikoa haurrekin dauden gurasoentzat) edo kapera bat, non garai batean mezak ematen ziren. Guzti hau, 1914an, paisajista ingeles batek diseinatutako zuhaitz altuz osatutako lorategi batez inguratuta, igerileku handi batekin, atsedenleku goxo eta atsegina bihurtzen duena. Jabeak etxearen hirugarren solairuan bizi gara, inguruak miatzen ibiltzen den gure katuarekin batera. Hala ere, bezeroekin partekatzen den gauza bakarra geletara sartzeko eskailera da.

Hamar minutuko oinezko paseo batek aldentzen ditu Artiñano Etxea eta Zubiaur, Orozkoko erdigunea, non poteatu, pintxoak jan, paseatu, Museoa bisitatu eta hainbat eta hainbat ekintza egin ahal izango dituzun. Mendia nahiago dutenek ibilbide ugari izango dituzte; Gorbeiako Gurutze mitikora edo Atxulaur begira igotzetik, hain ezagunak ez diren bidezidorretaraino, hala nola Kikirinauxien ibilbidea edo Supelegor kobazuloa, Mari jainkosaren bizilekua.

Bi areto handi, horietako bat beiratez hornitua, beheko solairua espazio argitsu eta zabal bihurtzen dutenak, neguan tximiniaren aurrean esertzeko eta udan eguzkiaren izpiez gozatu ahal izateko.

Koadroek eta antzinako pianolak ukitu berezia ematen diete egongela hauei, non, lasai jan, siesta eder batez gozatu edo besterik gabe atseden hartu edo hizketaldi goxoak izan ditzakegun. Gainera, areto horiek espazio garbi edo diafano bihurtzea erraza da, oso praktikoa bai jaietarako zein beste jarduera batzuetarako.

hover background
hover background

 

Etxeko jatorrizko altzari gehienekin batera, sabaiak eta egurrezko zoruak zein antzinako leihoek, gelek landatasuna eta giro beroa transmititzea lortzen dute. Zazpi logelak bikoitzak dira; horietako bik ohe osagarriak hartzeko gaitasunarekin, eta bat beheko solairuan dagoelarik, behar dutenei sarbidea errazteko.


 

Artiñano Etxea lorategi zabal batek inguratzen du; hartxintxarrezko bidexka batek zeharkaturik, nondik duela hamarkada batzuk landatutako zuhaitzen aniztasuna mirets daitekeen. Igerilekua, antzinako diseinuarekin eta haizeen arrosa berezi batekin apaindua, dibertsio hutsa izango da udan, bai txiki, zein nagusientzako ere. Gainera, eguraldi onak lagunduz gero, barbakoak erabil ditzakegu, otordu eta bazkalondo ahaztezinez aire zabalean gozatzeko.

hover background
hover background

 

hover background
hover background