GORBEIA

GORBEIA hover background

Esta entrada también está disponible en: Spanish, Catalan

Artiñano Etxea Gorbeiako Parke Naturalaren inguruetan (edo bete-betean) dago kokatuta, bidaiariek gehien bisitatzen duten zonaldeetako bat, gure mugetatik kanpo ia ezezaguna bada ere.

hover background

Hemen ez dugu souvenir dendarik, ezta postalak eta gure tokiko produktuak eskaintzen dituzten kale jendetsu eta beteak, ezta eski estaziorik ere, eta ez dugu turistez beteriko autobusik jasotzen.

Hemen, ez eraikitzeagatik oraindik gailentzen den natura sustatzen dugu, hemen aktibo jarraitzen dute ogi-labeek, gaztandegiek eta gainerako tokiko ekoizleek, non zure esploratzaile sena erabiliz iritsi beharko duzun. Gorbeia beti izan da haran honetako biztanleentzat gizakiaren hornikuntzarako baliabide naturalen iturri baliotsua, eta oraindik ere ikazkinen, artzainen eta karegileen aztarnak dira nagusi.

hover background
Neguan paisaia elurtuaz gozatu ahal izango duzu, eta udan, berriz, berde oparoaz. Basoko fruituen eta onddoen bilketarako gune paregabea izateaz gain, haranean ugaztunak ere bizi dira, txangozale isil eta goizaleei baino ez zaizkienak agertuko.

Gure baserria Beraza auzoan dago, Orozkoko udalerrian, eremu aski emankorra, abeltzaintza eta basogintza jarduera handikoa. Hori behe aldeetan; Orozko garaietan 1.100 metroko altuerara iristen diren mendiak altxatzen dira, haietako ikusgarriena Itxina mendigunea delarik, Orozkoko herria koroatzen duena, haraneko edozein tokitatik ikusten utziz.

ITXINA: LURRA ITSASPEAN

hover background
Itxina karst bat da, honek esan nahi du bere harria denborarekin higatuz doala, eta poliki-poliki formazio, barrunbe eta leize berriak sortzen direla. Gure baserritik Itxinaren iparraldeko aldea ikusiko dugu. Gailur malkartsua da, eta puntatik puntara egin daiteke oinez, Aldabide ibaiaren jaiotzaren azpitik igarota. Euri garaietan, Aldabidetik jaiotzen diren urak behera egiten dute, haraneko zonaldetik ikusten den ur-jauzi eder bat osatuz. Bide hori mendigunearen gailurra zeharkatuz doa, udazkenean tonu txigortuko itsaso bihurtzen diren pagoen baso autoktonoetara iritsi arte.

Iparraldetik hegoaldera ere zeharkatu daiteke, ekialdeko bidetik. Hemendik, atxetara iristen da, orratz formako harkaitz handientsuak, tokiko eskalatzaileek sarri bisitatuak (garaiaren arabera). Altuera hauetaraino iristen direnek, merezitako saria lortzen dute: gure bailararen gaineko panoramika ikaragarria, paisaia alpetarra duten zelaietatik ikusia, eta Alpeetako bihotzera eramango gaituena, altuera ez horren garaia izan arren.

Atxetatik haratago eta mendigunera zenbat eta gehiago barruratu, orduan eta sari handiagoak topatuz joango gara: Atxulaurreko begia, Supelegorreko kobazuloa edo Neberabaltz eta Neberabarriko elur-zuloak, beste txoko magiko batzuen artean.

hover background
Zure asmoa ibarraren beheko aldeaz gozatzea, eta txango leunagoak egitea bada, esploratzeko aukera sorta bat irekiko zaizu. Gure baserritik txangoak abiatzen dira, oinez zein bizikletaz, gaztainondo, haritz eta pagoen basoetarantz, abere-soroak zeharkatzen dituztenak, eta Arnauri ibaiaren arroko putzuetan txonbo bat egitea ahalbidetzen dutenak. Hemendik oso gertu, Ibarra edo Usabel auzoak aurkitzen dira, non arkitektura euskaldun herrikoiaz eraikitako baserriak ikus daitezkeen oraindik, Urigoiti auzora heldu arte, Itxina mendigunearekin muga egiten duen populatutako azken bastioia.

Euskadiko barnealdera etortzea, kostaldera eta euskal hirietara ibilbide alternatiboak bilatzen dituzten bidaiarientzat da, gure herrialdearen barnealdea eta funtsa ezagutzeko interesa dutenentzat. Etorri eta gozatu!