Taldeentzako ezin hobea

Espazio komun oso zabalak, ondo hornitutako sukaldea, eta lorategi handia ditu Artiñano Etxeak; beraz, familia handientzako zein lagunen arteko bileretarako... gune ezin hobea da. Gainera, txikienentzako sehaskak eta tronak ditugu, baita nagusientzako gela eta bainugela egokitua ere bai. Etxe bat guztiontzat!

Regalar una estancia a un amigo!

Artiñano Etxea, bere arkitektura eta historiagatik, zonaldean “jauregia” bezala ezagutzen zen. Gaur egun, Orozko haranean aurkitu dezakegun landetxe xarmagarria bilakatu da, Gorbeiako Parke Naturalaren babespean eta Itxinako mendigunean kokatua.

Gorbeiako parke naturalaren oinean egonda, hainbat ibilbide eta bidezidorrez gozatzeko aukera ere badago (Gorbeiako gurutzea, Atxulaurreko Begia edo hain ezagunak ez diren beste batzuk). Nahiz eta hamar minutura oinez Zubiaurrera iritsi, Orozkoko erdigunera, non poteatu, pintxoak jan, paseatu, Museoa bisitatu eta hainbat eta hainbat ekintza egin ahal izango dituzun.

Zerbitzuak

servicios